XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. 7. TXANPIÑOIATxanpiñoiak bandejetan, bete-betean ematen.

Emen gure artean txanpiñoia jaten da, gastatzen da, ta ez gutxi, baiña alere, ez da bertan ia batere egiten.

Txanpiñoiak sortzera jarriko, litzakeen baserritarrak, pentsa dezake, errez salduko duela eta prezio onean gaiñera, orain kanpotik ekartzen baitute, Frantziatik batipat.

Leku, itxian egiten da txanpiñoia: zaldi simaurraren gaiñean, edo COMPOST izena duen simaur artifizialaren gaiñean, ontoaren mizelio puskak ereiten dira eta azten diranean oietxek dira TXANPIÑOIAK, ots, jateko onak dira ontoak.

6.7.1. COMPOST-A Zaldi-simaurrari, lastoa, gariarena edo beste alekiren batena, naastu, pillatu eta irakin eraziz egiten da konposta.

COMPOST ARTIFIZIALA, egin diteke lastoari zenbait kimikazko produktu naastuz ere, baiña emen ez gera asiko zein diran esaten, ez baitituzu salgai topatuko eta neurri txikian gutxiago.

Dana dala, txanpiñoiak sortzeko erak erakusten dituen edozein liburu teknikok jartzen ditu naasketa oik egiteko formulak.

6.7.2. ZALDI-SIMAURRAK NOLAKOA IZAN BEAR DUEN.

Txanpiñoiak sortzeko erabilliko dan zaldi-simaurra, abere sanoak egiña izan bear du eta ikulluan daudenak.

2 tonelada simaurrek 5 bat metro kubiko izan bear dituzte gutxi gora beera.

Zaldi-simaurrak lasto gutxi baleuka, gari lastoa geiagotzen zaio tamaiña ortako pilla egin arteraiño.

Lasto geiegi baleuka, berriz, 20-50 kilo sulfato amoniko naasten zaizkio, (...).